
Yogacharya Sri BKS Iyengar-en irakaspena jarraitzen duten yoga praktikanteak ordezkatzen dituen organoa da IYEE. Elkartea 1996an osatu zen, eta BKS Iyengarek Espainian onartutako bakarra da. Estatua du jarduera eremu, eta Espainia kulturaniztuna denez, IYEEk aniztasun hori errespetatu eta bere jardunean kontuan izaten du. Elkartearen helburuak honako hauek dira:
- Yoga sustatu eta zabaltzea, BKS Iyengarek irakasten duen erara
- Elkartekideen arteko koordinazioa eta lankidetza sustatzea.
- Irakasleen irakaskuntza kalitatearen maila zaintzea
Kontseilu Nagusia eta Zuzendaritza Batzordea
Kontseilu Nagusia IYEEren oinarrizko organoa da, eta ikasle eta irakasleen arteko hamabi bazkidez osatuta dago. Kontseilu Nagusiaren parte baten berrikuntza IYEEko bazkide guztien artean egiten da demokratikoki, urtero biltzen den Batzar Orokor Ohizkoan. Batzar Orokorraren ondorengo lehenengo bileran, Kontseilu Nagusiak IYEEko Zuzendaritza Batzordea aukeratzen du, kideen artean. Hau IYEEren kudeaketa arruntaz arduratzen den organoa da.
Batzorde Iraunkorrak
- Erregistratutako Zuzenbide eta Etikaren Batzordea. Elkartean etika zaintzeko ardura du.
- Prestakuntza eta Azterketen Batzordea. . Iyengar Yogaren irakaskuntzarekin zer ikusia duten gaietaz arduratzen da, nahiz irakasleentzat nahiz ikasleentzat izan.
Kolaboratzaile komiteak
Gaur egun, Elkarteak kolaboratzaile komite bi ditu:
- Yoga Jwala. Komite honek urtero ateratzen den Yoga Jwala aldizkaria egin eta argitaratzeko ardura du. Bazkideen artean dohainik banatzen da. Aldizkari honetan, Iyengar Yoga egiten dutenentzat eta Elkarteko kideentzat interes handiko artikuluak agertzen dira
- Yoga Rahasya itzultzea.Yoga Rahasya Indiako Puneko (RIMYI) Ramamani Iyengar Memorial Yoga Instituteren aldizkari ofiziala da, eta hiru hilez behin argitaratzen da, ingelesez.
IYEEren jarduerak
Helburu sozialak lortzeko, Elkarteak hainbat ekintza antolatzen ditu, batzuk bazkideentzat soilik prestatuak, eta besteak, orokorrean interesa duten pertsonei zuzenduak.
Bazkideak
Bazkideek, IYEEra atxikitzean, Espainiako Iyengar Yogaren metodoaren zabalkuntza bultzatzen dute.
Iyengar Yoga praktikatzen duen edonork eska dezake onarpena IYEEko kide izateko. Horretarako izen-emate formularioa bete behar da eta egoitzara bidali. Orrian, IYEEko titulua duen irakasle baten sinadura behar da. Formulario horretan kuota desberdinak agertzen dira, bazkide bakoitzak aukera dezan. Elkarteak bere kideei eskaintzen dizkien zerbitzuetako batzuk hauek dira:
- Batzar Orokorra. Elkarteko kide guztiei Batzar Orokorrean - ohizkoan nahiz ohiz kanpokoan - bai eta bertan hartzen diren erabakietan ere parte hartzeko deia egiten zaie.
- Iyengar Yogaren Espainiako konbentzioa. IYEEk aldian-aldian, Iyengar Yogaren konbentzioak antolatu eta egiten ditu, Iyengar Yoga egiten dutenen artean batasuna, giro ona eta komunikazioa sustatzeko.
- ”Yoga Jwala” aldizkaria, Iyengar Yoga egiten dutenentzat interesgarriak diren artikuluak agertzen dira bertan: BKS Iyengari egindako elkarrizketak, berak eta bere seme-alabak emandako hitzaldien laburpenak, Elkartearen urteko memoria eta egin dituen jarduerena, e.a.
- “Kontseilu Nagusia informatzen” buletina. Buletin honen bidez interes orokorreko gai zehatzei buruzko informazioa eskaintzen zaie bazkideei. Kontseilu Nagusiak Elkarteko informazioa kideei bizkor helarazteko era bat da.
- “Yoga Rahasya” aldizkaria gaztelaniara itzultzea. Yoga Rahasya Indiako Puneko (RIMYI) Ramamani Iyengar Memorial Yoga Instituteren aldizkari ofiziala da eta hiru hilez behin argitaratzen da ingelesez. Elkarteak gaztelaniara itzulia ematen die hala nahi dutenei eta harpidedun diren bazkideei.
- Indiatik datorren material inprimatua eta ikus-entzunezkoak saltzea. Elkarteak, irabazi-asmorik gabe, Indiatik datorren eta zuzen-zuzenean BKS Iyengar eta bere seme-alabekin zerikusia duen materiala (liburuak, aldizkariak, audioak, CDak, bideoak,…) erosteko aukera ematen du.
Beste Zerbitzu Batzuk
IYEEren jarduera batzuk Iyengar Yogarako interesa duten pertsonei zuzenduta daude, Elkarteko bazkide izan ala ez.
- Informazio orokorra: IYEEk bere esku dagoen informazio guztia ematen dio eskatzen duen edonori, telefono fax, gutun edo posta elektroniko bidez. Web orrialdean interes orokorreko informazioa argitaratzen da eta elkartekideentzako berariazkoa ere bai.
- Irakasleen zerrenda: Elkarteak irakasleen zerrenda argitaratuta eta eguneratuta edukitzen du. IYEEk titulatutakoak dira irakasleak eta Yogacharya BKS Iyengarrek ofizialki onartuak.
- .”Yoga Rahasya”ren harpidetza, Yoga Rahasya, Indiako Puneko (RIMYI) Ramamani Iyengar Memorial Yoga Instituteren aldizkari ofiziala da eta hiru hilez behin argitaratzen da ingelesez. Elkarteak Espainian egiten diren harpidetza eskari guztiak kudeatzen ditu.
- Eskaerak bideratzea. IYEEk (RIMYI) Ramamani Iyengar Memorial Yoga Institutera egiten diren hainbat eskari bideratzen ditu, hala nola, Punen antolatzen diren gertakizunetan parte hartzeko eskariak, e.a.

