IYEEk, aBKS Iyengarrek onartu gabeko IYENGAR Yogako irakasle tituluei buruz agertutako iragarpenak direla eta, zera esan nahi du:

  • Espainian, IYEEren zerrenda ofizialean agertzen diren irakasleak bakarrik direla, IYENGAR Yogako Maisuak irakasle gisa onartzen dituen bakarrak. Irakasle horiek dute IYENGAR® marka eta IYENGAR® Yogaren Irakasleen Nazioarteko Logotipoa erabiltzeko eskubidea.

  • Espainian, IYEEren Irakaskuntzako Komite Teknikoak soilik du IYENGAR Yogako irakasle-azterketetarako deialdiak egiteko Maisuaren baimena. BKS Iyengarrek sortu zuen komitea, bere izenean eskolak ematen zituztenen kalitatea zaintzeko. Azterketa gainditzen duenari, Komite Teknikoak IYENGAR Yogako Irakasle titulua ematen dio, Maisuaren sinaduraz egiaztatua.
  • Goi titulua egunean daukaten irakasleek soilik dute IYENGAR Yogako irakasle izateko prestakuntza ikastaroak zuzentzeko gaitasuna eta BKS Iyengarrek irakasle-prestatzaile gisa onartuak izan behar dute

     

    Zuk IYENGAR Yogako irakasle izan nahi baduzu, lehenengo IYENGAR Yoga praktikatu behar duzu. Horretarako, IYEEren ;zerrenda ofizialeko irakasle titulatu batekin kontaktuan jartzera animatzen zaitugu. Zure irakasleak, prestakuntza eta azterketetan parte hartzeko baldintzen berri emango dizu, hala dagokionean.