Bellur | BKS Iyengarren jaioterria

Bellur Indiako hegoaldean, Karnataka estatuan kokatuta dagoen herri txiki bat da, Bangalore-tik 60 km-ra

Bellur oso garrantzitsua izan zen Indiako mitologian. Mahabharata poema epikoan, Kunti-k (Pandave-n ama legez ezagutzen denak) denboraldi bat pasa zuen herri honetan. Lord Shiva hemen agertu zela ere esaten da. Oraindik, bertan aurkitzen dira mila urte baino gehiago dituzten aintzinako tenpluen aztarnak, egurrean zizelkatutako eskulturekin.

Baina, mendeak pasa ahala, herria gainbehera etorri zen, hala gizarte alorrean nola ekonomiarenean. Bertako biztanleen bizitza hobetzeko Gurujik, Bellur Krishnamachar Sesham Smaraka Niddhi Trust sortu zuen, herriko eta inguruko herrixketako ekonomia eta gizarte statusa hobetu asmoz. Lehenengo lana, edateko ura jartzea izan zen, ura biltzeko tanke bat eraikiz.

1967an, Gurujik lehen hezkuntzako eskola bat eraiki zuen, eta oraindik ere herriko eskola bakarra da. Laurogei ikaslerekin hasi zen; gaur egun lehenengo mailatik zazpigarrenera arteko eskolak ematen dira. Handik denbora batera, eskolaren gainean, Gurujik gela handi bat proposatu eta eraiki zuen, ikasleek yoga praktikatzeko aukera izan zezaten, Iyengar Yogako irakasle baten gidaritzapean. Egun, astean bitan ematen dira yogako eskolak.

Bellur Trust fundazioaren bitartez, bigarren hezkuntzako eskola bat ere eraiki zen. Hasiera batean, neskentzat bakarrik izatea pentsatu zen, baina gero, instituzio mistoa egitea erabaki zen. Bellur Trustek eskolako materiala, uniformeak eta eguerdian bazkari bat dohainik ordaintzen die ikasle guztiei; irakasleei ere ordaintzen die.

2004az geroztik, Bellurrek Patanjali jakintsuari eskainitako lehengo tenplua dauka. Orain dela 2.500 urte inguru, Patanjalik yoga kodifikatu eta betikotu egin zuen, eta hori oso garrantzitsua izan da, guretzat, Yoga egiten dugunontzat,alegia. Horregatik gaur egun, yoga sadhaka askok, Jakintsuaren irudia daukate beren etxeetan eta yogako ikastetxeetan; hala ere, harrigarria da orain dela bi urte arte Berari eskainitako tenplurik bat ere ez egotea. Kali yuga honetan Yogaren artea berpiztu duen pertsonak - gure Guruji maiteak - ordaindu ditu, proiektua eta mantentze lanetako gastuak. Eta tenplua eraikitzeko aukeratutako tokia ez zitekeen izan yogaren hazia erein zuen lekua besterik: haren jaioterri Bellur.

Hospital berria, berriz, 2006ko abenduan inauguratu zen eta zerbitzuak ez dizkie Bellurreko biztanleei bakarrik ematen, inguruko guztiei baizik.

Baina Bellur Trusten proiektuak oraindik handiagoak dira:

  • Ikastetxe tekniko bat eta erizainen eskola bat eraiki eta hornitu nahi dira. Azkeneko proiektu horrek garrantzi berezia du, Indian erizain-eskaria izugarria delako eta alde horretako emakumeek irteera profesionalik ez dutelako.
  • Halaber, hiru hektareako lur-saila erosi du, eta bertan herriko artisautzarako industria txiki bat eraikitzen ari dira. Lur-sail horietan, barazkigintzako hainbat landaketa ere egingo dira, adibidez, merkaturatzeko arrosagintza.


Bellur Trustek proiektu horiek denak aurrera ateratzeko mundu guztiko praktikatzaile ugariren diru laguntza jaso du, eta bi eta lau urte arteko epean eginak izatea espero du.

Horratx, laburbildurik, herri txiki baten eraldaketa pixkanako eta zoragarria. Leku hau izango da, segur aski, erromes dabiltzan munduko yoga praktikante guztien helmugarik garrantzitsuena.

Gure Maisuak, aurten, gutun pertsonal bat bidali digu Elkartera, proiektu horietarako egin dugun ekarpena eskertzeko.

(Proiektu honetan lagundu nahi baduzu eta ez badakizu nola, jar zaitez gure egoitzarekin kontaktuan).